XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aholkularitza-zentroakAholkularitza, diagnosi, balorazio, jarraipen-zerbitzuak eta, hala egokituz gero, etxean bertan laguntza ematen duten zentroak dira.
HaurtzaindegiaHeziketa eta gizarte-laguntza, eredu irekian eta mistoan, 0-6 urte bitarteko haurrentzat.
Eguneko zentroakHerri edo auzo zehatz batean elkarbizitzari eragiteko zentro irekiak.
Gizarte-asistentzia eta hezkuntza eta jolas izaerako zerbitzuak ematen dira.
Zahar-etxeak, eguneko zentro asistentzialak, jantokiak eta bestelako eguneko zentroak sartzen dira.
EgoitzaEtengabeko atentzioa eta erabateko asistentzia eskaintzen dituzten zentroak dira, lo egite, mantenu eta beste zerbitzu osagarri batzuk eskainiz.
Talde honetan egoitza-zerbitzua eskaintzen duten zentro guztiak sartzen dira: harrera-zentroak, aterpetxeak, barnetegi erako gizarteratze-zentroak, egoitza funtzionalak eta egoitza hitzez ezagutzen ditugunak.
Zuzpertze-zentroakBirgaitzearen ikuspegi orokorra izanda, birgaitze-zerbitzu batzuk ematen dituzte sustapen mediko-funtzional, psiko-sozial eta profesionalari berebiziko garrantzia eskainiz, barnetegia, mantenu-erdia zein etxean bertan aukeren bidez.
Lanbide- eta enplegu-zentro bereziakLanaren bidezko terapia-zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak.
Bertako langileak, den-denak, gizarte-zerbitzuen jarduera-esparruko pertsonak dira, esparrutik kanpokoak behar-beharrezko diren bakan batzuk izan ezik
BestelakoakAurrekoek ez bezalako funtzio bereziak egiten dituztenak, baldin eta zaindu beharrean dagoen talderen bat azaldu bada edo aurreko idazpuruetan sartzen zaila den taldea bada.